2008/05/22

otsoa



DEFINIZIOA :jaten duen aragia , euren artean jaten dira , eta pertsonak ere bai, belarri zorrotza daukate txakurra domestikatu ziren ,buru argi eta gogorra da otsoak taldeka bizi dira , horretarako, lana taldeekiden artean banatuta dago
Otsoa ugaztun haragijale bat da, Carnivora ordenekoa. Otsoetatik txakurrak domestikatu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek 150.000 urterarte luzatzen duten abere bihurtzea.
Ezaugarriak
Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.

[aldatu] Elikadura
Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehizatu ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.
[aldatu] Ugalketa

Otsokumea.
Taldeko bikote nagusia izaten da erreproduzitzen dena. Bikote handi eta indartsuena izaten da hau. Otsoak umaldi bakarra izaten du urtean. Sei hilabetez kumeak sabelean eraman ondoren, otsemeak hiru kumetik zortzira izan ditzake. Eta ugaztunak direnez, hilabete batez esnea ematen die. Bi hilabeterako, taldeko edozein otsok ematen die haragia otsokumeei. Lehenengo mastekatu eta ondoren kumeei ematen diete jateko. Gainera talde osoak babesten ditu otsokumeak harraparietatik.
[aldatu] Ohiturak
Otsoei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean bueltaka aritzen dira eta borrokan ari direla ematen du. Baina benetan nagusitarako prestatzeko balio dute jolasok. Garbitzeko, ibaietan bainatzen dira eta logura badira, berdin zaie elur gainean lo egitea. Gainera, oso animalia sozialak dira eta otsoren batek arauak hautsi ezkero, zigortua edo taldetik kanporatua izan daiteke. Nagusiak buztana gorantz eta burua tente eramaten du, nor den aditzera emateko.
[aldatu] Bizilekua
Otsoak bere lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta ez du inolaz beste talderen bateko otsoak bertan egoterik uzten. Eta gainera egunero zaintzen ditu bere eremuak beste otsoek bertan ehizatu ez dezaten.
[aldatu] Gizakia eta otsoa
Otsoa betidanik izan da gizonak ehizatua eta horregatik egon da desagertzeko zorian. Gizakiak beti pentsatu izan du oso animalia arriskutsua dela eta hori dela-eta agertzen da beti ipuin eta alegiatan animalia gaizto eta zital bezala. Egia esan, otsoa maltzurra da, baina inoiz ez istorioetan bezainbeste. Gainera, otsoa libre bizi da, eta janaria falta zaionean bere lurretatik kanpora joaten bada ere, ihes egiten du gizakia bizi den tokietatik. [aldatu] Motak
Mota askotako otsoak daude: zuriak, beltzak, arraza ezberdinak… eta gainera kanidoen familia barruan ahaide asko ditu: dingoak, txakalak, koioteak eta txakurrak, esate baterako. Gaur egun dauden otso azpiespezie guztiak, beraz, espezie berdina dira eta euren artean kumeak eduki ditzakete. Txakurrak kenduta 15 subespezie daude katalogaturik, euretariko batzuk orain dela gutxi desagertuak:
Tundrako otsoa (C. l. albus)


Arktiar otsoa.
Arabiar otsoa (C. l. arabs)
Otso artikoa (C. l. arctos)
Mexikar otsoa (C. l. baileyi)


Mexikar otsoa.
Errusiar otsoa (C. l. communis)
Kaspiar itsasoko otsoa (C. l. cubanensis)
Hokkaidoko otsoa(C. l. hattai) - Desagertua
Honshu otsoa (C. l. hodophilax) - Desagertua
Italiar otsoa (C. l. italicus)
Egiptoko otsoa (C. l. lupaster)
Eurasiar otsoa (C. l. lupus)
Ekialdeko tinber otsoa (C. l. lycaon)
Lautadetako otsoa (C. l. nubilus)
McKenzey bailarako otsoa (C. l. occidentalis)
Indiar otsoa (C. l. pallipes)
Guzti hauetatik Canis lupus lupus da Euskal Herrian bizi dena.
[aldatu] Ikus, gainera
Txakur MARIANGELLYS 1B DBH

No hay comentarios: