2008/05/24

izurdea







IZURDEA


DEFINIZIOA:
Izurde.iz.ZOOL. Aginak dituen eta itsastarra den animalia ugaztuna.


http://www.monografias.com/trabajos14/delfines/delfines.shtml




EZAUGARRI FISIKOAK:

Oso animalia azkarra da, eta taldeka bizi da. Berea luzera 2-4 m artean dago eta pisua 200-500 kg dira. jolasean eta ehizan ematen du denbora. Gizakia, oro har, errespetatu egiten du, eta babestuta dago. Uraren azpian 6 edo 6 minutu segidan egon daiteke, nahiz eta batzuek 12-15 minutu iraun dezaketen. Igerilari bikain honek 50km/h-ko abiadura har dezake, eta 200m-ko sakoneraraino irits daiteke.
Arra emea baino handiagoa bada ere, sexu–desberdintasuna ez da begiz antzematen (ez du sexu-dismorfismorik) eta, kolore-tartea zilar koloretik gris ilunera doa.
Hortz ugari dituzte( 20-28 hortz koniko) goiko eta beheko masail-hezurretan, baina ez dituzte murtxikatzeko erabiltzen. Bular aldeko hegatsak 30-50 cm- luze dira, bizkar aldekoa 23 cm, eta atzekoa 60 cm gutxi gora behera. Tursicops generoaren bereizgarria 8 cm-ko muturra da. Arrek bi irekigune dituzte. Isatsetik gertuen dagoena uzkia da, eta bestea, sexu-organoa. Emeek ere bi dituzte, baina elkarrengandik hurbilago; ia ez da tarterik ikusten, eta, alde bakoitzean, bi tolestura daukate. Ugatzak dauzkate bertan.



http://eu.wikipedia.org/wiki/Izurde_Handia


http://www.egrupos.net/albumPhoto/2062796/photo_21.jpg




ELIKADURA:
Oso elikadura zabala dute: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak eta ganbak. Gure kostaldean, batez ere txibiak, txokoak, txitxarroak eta sardinak jaten dituzte. Beraien pisua % 10 jan dezakete, egunean.



http://eu.wikipedia.org/wiki/Izurde_Handia



Izurdea mamifero txikia da, hau da bere lehenengo hilabeteetan bere amaren esnea hartzen du, honek proteinak eta gantzak ematen dio. Izurdea handitzen doanean, beraien elikadura aldatzen doa eta izurde handira iristen direnean, esnea utzi beharra izaten dute eta ehizatzen duten animalietatik bizitzen dira.


http://www.areadelfines.com/d-alimentacion-delfines.html





UGALKETA:
Ugaztunak dira. Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da; udaberrian, hala ere, estalketa gehiago egoten da. Bata bestearen gainean jartzen denean gertatzen da elkarketa; arrak buztana kurbatzen du emearen sabel aldera, emearen irekidura genitalean sartzen du bere sexu-organoa. Kumeak udan jaiotzen dira, 10-15 kg pisuarekin, amaren sabelean urtebete egon ondoren. Zilbor-hestea erditzea amaitzean eteten da, eta jaio berriari uraren azalera iristen laguntzen diote amak eta beste eme batzuek, arnasa har dezan. Kumeak 10 hilabetez hartuko du esnea bere amarengandik, baina, 6-7 hilabetera iristean, beste elikagai batzuk jaten hasiko da.
25-35 urte bizi izaten dira askatasunean, baina, akuarioetan sartzen ditugunean, 7 urte besterik ez dira bizi, batez beste.



http://eu.wikipedia.org/wiki/Izurde_Handia



HABITAT:
Munduko itsaso gehienetan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu. Horregatik, tropikoetatik topatuko dugu maizago, ur hotzetan baino. Espezie honen barruan bi multzo daude: bata kostaldean bizi da, eta animaliak talde txikitan elkartzen dira, eta bestea ozeano zabalean bizi da, eta oso talde handitan elkartzen dira. Euskal Herriko kostaldean azaltzen diren animaliak lehenengo multzoak dira.






Beraien hedapena urdinez dagoena da.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Izurde_Handia






BESTELAKOA:
Zetazeo hauek, sonar izeneko teknika erabiltzen dute, nolabaiteko ikusmena edukitzeko. Soinuak igortzen dituzte etengabe, maiztasun handiko soinuak; horrela, gauzaren baten kontra jotzen dutenean, soinuek itzuli egiten dira, eta, izurdearen entzumen-sistemara heltzen direnean, zeren aurrean dagoen jakin dezake ugaztun honek, soinuen norabidearen eta potentziaren arabera.
Animalia hauen komunikazio-sistema benetan konplexua da. Soinu-emisioak 18.000 eta 15.000 Hz bitartean daude, eta segundoko 30 emisio botatzen ditu. Ez du ahots-kordarik eta soinu hauek botatzeko ardura duen organoari meloi esaten zaio, eta espirakuluen azpian dagoen airezko poltsa batzuez osatuta dago.
Komunikazio-baliabide hori ez dute ehizatzeko bakarrik erabiltzen, bikotea ezagutzeko, ehiztariak antzemateko, itsasoan kokatzeko eta abarrerako ere erabiltzen dute. 17 edo 18 soinu desberdin emititzen dituzte, eta badakite bost elementuko esaldiak egiten.
Egunean 3 - 4 orduz egiten dute lo. Egoera honetan, burmuinaren erdia deskonektatzen dute, bai eta beste aldeko begia ere. Bi ordu inguru pasatu direnean, deskantsatzen egon den garunaren zatia esnatu egingo da eta beste zatia jarriko da lotan.




http://eu.wikipedia.org/wiki/Izurde_Handia



Ur kanpotik hartu behar dute arnasa, eta horrela 50 minutu ur azpian egoteko aukera daukate.


http://www.monografias.com/trabajos14/delfines/delfines.shtml#ALIMEN


IA DESAGERTUTA;

Animali hauek arrisku handia dute desagertzeko, jende askok atuna arrantzatzen duenean , nahi gabe delfina hartzen dute. Bat bakarrik ez du sareak harrapatzen, baizik eta 10 edo 12. Baina horregatik bakarrik ez daude desagertzeko zorian, batzuetan esperimentu moduan tratatzen dira, gehienetan alemanek. Batzuk jolas moduan erabiltzen dute uretako parkeetan, ikuslegoa asko dibertitzen da, baina izurdeak ez. Izurdeak ez dira dibertitzeko, izaki bizidunak baina burmuin gehiago duten animaliak.

http://www.monografias.com/trabajos14/delfines/delfines.shtml#ESPEC




MOTAK:
Izurdeak bere tamainaren gatik eta itxuraren gatik sailkatzen dira: buruaren forma, azalaren kolorea...
Munduan 32 izurde especie daude, horietako 17 mexikon aurkitzen dira, gehienak izurde komunak, izurde tornilloak eta izurde rissoak dira.

http://omega.ilce.edu.mx:3000/sites/educa/libros/delfines/html/sec_3.htm


hemen daude izurde mota garrantzitsu batzuk:
1- izurde komuna: Munduko itsaso gehienetan bizi da. BI metro neurtzen ditu eta bere muturrak 15 cm luzeera du.
2- Boteila muturrekoak: metro bat eta erdiko luzera ar dezake.
3-ikurrin zuriko izurdeak: Tung-Ting- eko lakuan bizi dira. Ia bi metro neurtzen ditu eta 120 kilogramoko pisua du .ozeanotik urrin bizi dira. Beraien mutur luzeak arraiank arrapatzeko erabiltzen dute. Ur kanpora irtetzen direnean beraien aleta handia ateratzen dute eta ikurrin zuri bat dela ematen da.

4-izurde rissoa: 4 metro eta erdi neurtzen du. Ozeanoan bizi da eta handienetarikoa da. Buru borobila du.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

eskerrik asko, informazioa oso interesgarria da.

Anónimo dijo...

Esta pagina me ha parecido muy interesante y me a ayudado mucho para hacer mi trabajo.

Sqiar dijo...

Thanks for the post, In this complex environment business need to present there company data in meaningful way.So user easily understand it .Sqiar (http://www.sqiar.com/benefits-of-using-tableau-software/) which is in UK,provide services like Tableau and Data Warehousing etc .In these services sqiar experts convert company data into meaningful way.